Bizkaiko Kultur Txartela 2017 – 2018

Social Antzokiaren Laguna egitean 12 € aurreztu ahal izango dituzu eta zine eta ikuskizun sarrerak ere erosi ahal izango dituzu!

Social Antzokia BIZKAIKO KULTUR TXARTELA 2017-2018 programari atxikita dago. Produktu kulturalak kontsumitzeko Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen diru laguntza da BKT.

BKT txartelak 2017ko abenduaren 11tik 2018ko urtarrilaren 28ra bitartean erosi ahal izango dira, Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan. Edozein kreditu txartela erabilita (ez dira komisioak kobratuko) eta kopuru mugatuan, gehinez ere 4 txartel bono mota bakoitzeko. BKT txartelak Socialen Laguna kuota ordaintzeko eta sarrerak erosteko erabili daitezke.

2018an Socialen Laguna kuota 45 eurokoa izango da eta ordaintzeko BKT B txartela erosi beharko duzu.

 Txartelaren prezioa 28 euro da, baina 40 euroko balioa du. Falta diren 5 euroak ordaintzeko aukera hauek dituzu:

– Ordainketa helbideratu.

– Basauriko Udal Kultur-Etxearen izenean dagoen Kutxabank ES95 2095 0097 42 2028012979 kontu korronte zenbakian sartu, bazkidearen izena jarriz.

– Gure web orrian (www.socialantzokia.eus) Socialaren Lagunak atarian.

Eta azkenik, ordainketaren egiaztagiria eta BKT txartela antzokiko txarteldegian (11:00etatik

14:00etara) edo antzokiko sarreran izango dugun Info Puntuan (17:00etatik 21:00etara) entregatu beharko duzu. Dena ere, 2017ko abenduaren 11tik 2018ko urtarrilaren 14a bitartean.

Zinea eta ikuskizunak ikusteko sarrerak ere erosi ahal izango dituzu:

BKT-B txartelarekin:

– Gaztelaniaz antzeztuko diren ikuskizunen sarrerak erosteko

– 8 zinema-sarrera erosteko. Horiek 2018 urtean zehar erabili ahal izango dituzu gaztelaniazko filmak ikusteko.

BKT-D txartelarekin:

– Euskaraz antzeztuko diren ikuskizunen sarrerak erosteko

– 8 zinema-sarrera erosteko. Horiek 2018 urtean zehar erabili ahal izango dituzu euskarazko filmak ikusteko.