"HANSEL ETA GRETEL" · Borobil Teatroa

HANSEL ETA GRETEL · Borobil Teatroa

Data: 2020(e)ko martxoaren 1(a)

Ordua: 12:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 5 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

Behin batean, norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen eta jendeari kozinatzea ahaztu zitzaion. Ordutik, inork ez du benetako janaririk jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti lepo izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hanselek eta Gretelek, ez dute hori onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea: bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…

Egilea: Hermanos Grimm. Bertsioa eta zuzendaritza: Anartz Zuazua. Antzezleak: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti. 50 min.

Erosi sarrerak hemen

 

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/hansel-eta-gretel-borobil-teatroa/ por email