"Jon Braun" · Anita Maravillas Teatro

Jon Braun · Anita Maravillas Teatro

Data: 2018(e)ko urtarrilaren 28(a)

Ordua: 12:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 5 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

Txotxongilo antzerkiari dioten maitasuna, sormen-irrika eta bokazioa uztartzetik sortu da Anita Maravillas konpainia. Zornotzako Miren Larreak -txotxongilogile peto-petoa- eta Txileko Santiagoko Valentina Raposo aktore eta antzerkizale amorratuak sortu zuten konpainia, eta egiten dituzten obren bidez ikertzen dute txotxongiloen hizkuntza eta manipulatzailearekin dagoen eszena-harremana. Hartu-eman hori da, hain zuzen ere, konpainiak landu nahi duena, eta horrek dibertitzen ditu, gainera. Horretarako hainbat narrazio-baliabide erabiltzen dituzte, esate baterako, meta-fikzioa, antzokiaren barruan antzerkiaz mintzatzeko. Ikuskizun bakoitzak desafio berri bat dakar, eta hor aztertzen dira beste manipulazio teknika batzuk: marionetak, giza tamainako txotxongiloak, itzalak, hagaxka-txotxongiloak eta abar.

Egilea: Anita Maravillas
Zuzendaritza: Iván Alonso
Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Euskaraz. 50 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/jon-braun-anita-maravillas-teatro-3/ por email