"Ladydi Garcia" - Ados Teatroa

Ladydi Garcia - Ados Teatroa

Data: 2017(e)ko martxoaren 24(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 10 € - Socialaren Lagunak: % 50eko deskontua

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Denontzat

    Ladydi eta bere ama mendialdeko herrixka batean bizi dira, bizi-baldintza ikaragarrietan eta natura bera ere etsai bihurtuta. Senarrik, aitarik eta ia nebarik gabeko lurralde bat da, denek mugatik bestaldera egin baitute alde, bizimodu oparoago baten esperantzan, eta ez dira itzuli.. Marihuana, narkotrafikatzaile eta amapolaz beteriko lurralde bat, non jada ez dion inork Jainkoari errezatzen, berataz ere ez direlako fido… Narco-corrido batetik aterata bezala, droga-trafikoaren erretratu
garratza kontatzen du “Ladydi”k (“Prayers for the Stolen”), eta ikusleen bihotzak hunkituko dituen pertsonai baten bitartez, Ladydi García Martínez, egiten du kontakizuna. Narkotrafikatzaileek bahitu ez dezaten mutilaren trazak egiten dituen neskatila da Ladydi. Bera eta bere lagunak etxeen atzeko patioan haitzurtutako zuloetan ezkutatu beharko dira, narkoek ez aurkitzeko eta ez bahitzeko. Eta, hala eta guztiz ere, ez dute sekula irribarrea eta bizi-gogoa galtzen.

Egilea: Jennifer Clement.
Moldaketa eta zuzendaritza: Garbi Losada.
Antzezleak: Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza, Klara Badiola, Dorleta Urretabizkaia, Amaia Irazabal.
90 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/ladydi-garcia-ados-teatroa/ por email