"Max txikia" · Arena en los bolsillos

Max txikia · Arena en los bolsillos

Comprar Entrada

Data: 2018(e)ko otsailaren 18(a)

Ordua: 12:30/13:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 5 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

Max bakarrik bizi da, mundutik aparte, zoriontasunaren bila gainerakoen begirada kritikotik urrun. Gizarte lehiakor, egonarri gutxiko eta tolerantzia eskasekoak bere baitatik egotzi egin duela sentitzen du Maxek; bere ume-xalotasun eta bizitzeko alaitasunagatik; “egokitu gabea” deitzen diote. Baldin eta desira bat bete ahal izango balu, ikusezin izan nahiko luke, horrela ez bailuke besteen begirada kritikoa jasan beharrik izango. Inoiz ere neurri egokia eman ez zuen neskato ‘tuntuna’ eta zoriontsua izan zen…eta orain, heldua denean, estropezuka doa bizitzan zehar. Kontua da Max desberdina dela, hegats-hanka bat dauka. Egunerokoan bere helburu eta ametsetan mugatu egiten duen akatsa da, jakin gabe hain zuzen akats hori bera dela berezi egiten duena, munduan bakar. Egunen batean Max bezalako batekin topo eginez gero, irribarre egin eta bihotzari begiratu iezaiozue, batek ote daki zein erronkaren aurrean dagoen.

Egileak: Elisa Vargas, Jokin Oregi
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana María Montero
Testurik gabe. 1-4 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 30 min. Toki mugatua: 100 ikusle.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/max-txikia-arena-en-los-bolsillos-3/ por email