Maz Basauri 2018: "Willis Drummond" + "Biznaga" + "Los Cosméticos"

Maz Basauri 2018: Willis Drummond + Biznaga + Los Cosméticos

Data: 2018(e)ko apirilaren 28(a)

Ordua: 21:00

Hizkuntza:

Salneurria: 8 € // 10 € kontzertuaren egun berean

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

WILLIS DRUMMOND:
5 disko, ehunka kontzertu, emanaldi goraipatuak Azkena Rock, BIG, Sonorama, Hatortxu rock, Monkey Week ala EHZ bezalako jaialdietan -Placebo, The Mars Volta edo Black Sabbath-ekin eszenatokia konpartituta, besteak beste-… Bira europarrak Espainia, Frantzia, Alemania eta Belgika zeharkatuta, eta sold out serie bat ‘Tabula Rasa’ (TRR, 2016) azken diskoaren aurkezpen biran…  Willis drummond da, dudarik gabe, egungo euskal eszenaren talde ezagunenetarikoa.

BIZNAGA:
2011an hasi zen Biznagaren ibilbidea Madrilen. Lehen urteetan abesti solteak argitaratu zituzten hainbat bildumetan baina euren lehen diskoa ez zuten 2014ko ekainerarte kaleratu. ‘Centro Dramático Nacional’ izena zuen eta soinu ilunagoetara bidea irekitzea suposatu zuen. 2017an ‘Sentido del espectáculo’ aurkeztu dute, euren bigarren lana, Puerto Rico, Mexiko edo Estatu Batuetan eta Bilbao BBK Live, FIB, Low edo Ebrovisión bezalako jaialdietan jotzeko aukera eman diena. Orain MAZ Basaurira datoz.

LOS COSMÉTICOS:
Los Cosmeticos hirukote bilbotarrak 2016aren bukaeran kaleratu zuen bere lehen lana ‘Danze! Zizek! Danze!’ Penintsula osoan aurkeztu zuten eta Rockein! lehiaketako finalera heltzeko balio izan zien, bertan sari nagusia irabazita. Honen ondorioz, euren bigarren diskoa grabatzeko aukera izan dute, ‘Puro plástico’. Gazteleraz abestutako bost abesti berri dira, oinarri erritmiko sendoagoetatik abiatuta eremu ilunagoetara doazenak, taldearen unibertsoa nolabaiteko arrisku eta dotoretasunez bustiz. Lan honetan Los Cosméticos-en garapena ikusten da, alde garageroa atzean utzita noise ukitua duen indie distortsionatu baten murgiltzeko.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/maz-basauri-2018-willis-drummond-biznaga-los-cosmeticos-13/ por email