"Miss Karaoke" · Metrokoadroka Kolektiboa & Pez Limbo Teatro

Miss Karaoke · Metrokoadroka Kolektiboa & Pez Limbo Teatro

Data: 2018(e)ko martxoaren 23(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 10 € (Socialaren Lagunak: 5 €)

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Denontzat

Miss Karaokek abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ekitaldi Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du? “Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan hau taularatzean.

Testua: Oier Guillan
Zuzendaritza: Oier Guillan, Javier Barandiaran, Metrokoadroka
Antzezleak: Javier Fernández, Unai López de Armentia, Marina Suárez Ortiz de Zárate, Iñaki Ziarrusta.
Euskaraz. 70 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/miss-karaoke-metrokoadroka-kolektiboa-pez-limbo-teatro/ por email