Musika Gertu: Ghost number & his tipsy gypsies

Musika Gertu: Ghost number & his tipsy gypsies

Data: 2018(e)ko martxoaren 14(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza:

Salneurria: 5 € (Socialaren Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

2014 erdialdean jaio zen Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldea, herri-musika arakatzeko eta joan den mendean errotutako musikaren irakurketa berria eskaintzeko asmoz: David Pisabarro «a.k.a. 413» taldearen frontman eta banjo-jotzaileak musika-tresna akustikoen banda osatu zuen (kontrabaxua, biolina, tronpeta, gitarra eta perkusio soila).
Elkartu zirenetik etengabe ari dira konposatzen, hazten eta kontzertuak ematen. Taldearen ezaugarri deigarrienetako bat emanaldi askotarikoak eta eklektikoak eskaintzen dituztela. Oin bata country & westernean, bestea joan den mendeko 30ko eta 40ko hamarkadetako swingean eta bluesean, gutxiago landuta dauden, eta garaikideagoak diren moldeak ere arakatzen saiatzen dira —esaterako, ekialdeko Europako, edota Haityko calypso musikako zertzeladak antzeman daitezke beren musikan—.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musika-gertu-ghost-number-his-tipsy-gypsies-3/ por email