Musika Gertu: Javier Bergia & Begoña Olavide

Musika Gertu: Javier Bergia & Begoña Olavide

Comprar Entrada

Data: 2017(e)ko abenduaren 13(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza:

Salneurria: 5 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

"A los Poetas, Burlesco y otras Hierbas"
Begoña Olavide & Javier Bergia

Ibilbide oparodun egile eta interprete biren zorioneko lankidetzaren emaitza da A los Poetas, Burlesco y otras Hierbas emanaldia. Duela gutxi elkarrekin grabatutako bi diskoetatik (De un Tiempo a esta Parte eta Burlesco) hautatutako lanekin osatu dute musikariek (Olavide & Bergia) kontzertuaren egitaraua. Haiek konposatu dute musika salteriorako, gitarrarako, perkusiorako eta bi ahotsetarako, eta haiek dira interpreteak ere. Olerkari unibertsal handien testuak kantatzen dituzte: Calderón, Francisco de Quevedo, Juan Ruiz, Bretón de los Herreros, Valle-Inclán, Miguel Hernández, Luis Cernuda, eta abar. Finean, Begoña Olavidek konposatutako musika emanalditxoa da Otras Hierbas: berak kantatzen du, arabieraz, salterioa jotzen duen bitartean; eta Javier Bergiak laguntzen dio, perkusioan. Al-Andalus garaiko olerkarien testuak darabiltzate. Amaitzeko, hiru kulturetako kanta tradizionalak eskainiko dizkigute.

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musika-gertu-javier-bergia-begona-olavide-3/ por email