Musika Gertu: Javier Muguruza

Musika Gertu: Javier Muguruza

Data: 2018(e)ko otsailaren 14(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 5 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

“Leiho bat zabalik”, Jabier Muguruzaren lan berria.
Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra. Hala ere, eta aldaketak aldaketa, Jabierren jarraitzaileak berehala ezagutuko ditu bere ohiko estiloa eta nortasuna: tempo lasaiak, hitz intimistak belarrira xuxurlatuak, dotorezia melodietan, emozioen alkimia...
Hitzak, ohizko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz. Bestalde, esan beharra dago musika guztiak Jabierrenak direla. Irungo kantaria behin eta berriz errepikatzen ari den gisan, kulturarako garai ilun hauetan, ilusioa eta gogoari eusteko apustu kementsua da orain aurkezten duen “Leiho bat zabalik” hau. Azkenik, esan, zuzenean Ander Mujika eta Jabier Muguruza arituko direla disko berria aurkezten.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musika-gertu-javier-muguruza/ por email