Musika Gertu . Mushkum: "Nire totem animalia"

Musika Gertu . Mushkum: Nire totem animalia

Data: 2018(e)ko urriaren 24(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza:

Salneurria: 5 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

Mushkum taldeak “Nire totem animalia” izenburuko bigarren diskoa argitaratu du. Lanak taldearen esentzia naturala barne hartzen du, soinu eta produkzioan egitura berriak esperimentatuz, taldekideengan eragina izan duten estilo ezberdinak bereganatuz eta taldearen nortasun seinale bihurtuz: mugako rock akustikoa. Mushkum 2016an jaio zen, Luis Vil musikariaren eskutik, Juncal Altzugarairen ahotsari musika jartzeko. Ondoren, Josean Valle eta Amaya Monleón gehitu ziren, pianoarekin lehena eta perkusioak eta zuzenekoetan dantza performanceak inprobisatzeko bigarrena. “Nire totem animalia” diskoan, Nick Cave, Tom Waits, Leonard Cohen eta aurreko lanean entzun daitezkeen hainbat sortzaileren eraginak aurki daitezke.

Gitarra, ahotsak: Luis Vil
Perkusioa, ahotsak: Amaya Monleón
Ahots nagusia: Juncal Altzugarai
Argazkiak: Gigio´ s Photography

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musika-gertu-mushkum-nire-totem-animalia-3/ por email