Musika Gertu: Trizak

Musika Gertu: Trizak

Comprar Entrada

Data: 2018(e)ko urtarrilaren 17(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza:

Salneurria: 5 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

Trizak proiektuak izen bereko lehen diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsaken, Errabal zigiluaren eskutik. Hirukotea da taldea, saxoa, kontrabaxua eta bateriak osatutako formazio berezia, eta musika inprobisatua du oinarri. Jazz musikan nahiz bestelako alorretako hainbat proiektuetan ibilitako hiru musikari elkartu dira bertan: Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra.
“Trizak” itsasontzietan belak igo eta jaisteko sokak dira, bidaietako hasieren irudi. “Trizak listo eduki” esan ohi da portuan adi egoteko eskatzen denean, etortzekoa den edozelango gertaeraren aurrean prestatuta. Badauka musika honek jazzari propio zaion abentura gogotik, baita beste eremuetatik jasotako haize freskorik ere.
Proiektuak taldekideek idatzitako musika jotzeko topagunea izan nahi du, jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean, geroan akaso beste diziplina batzuekin uztartuta ere.
Konposizioak abiapuntua baino ez dira, behin taldera ekarrita kantak inprobisazioaren bide ezezagunetatik abiatzen direlako. Badira tartean bertsio batzuk, “Here´s to you” ala “Birjiña maite” esate baterako, iraganean modu batera edo bestera oihartzuna izan duten soinuen inguruan bide berriak ibiliz.
JON PIRIS: kontrabaxua
JULEN IZARRA: saxo soprano eta tenorra
HASIER OLEAGA: bateria

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musika-gertu-trizak/ por email