"Robby Peoples with the congress" · Musika Gertu

Robby Peoples with the congress · Musika Gertu

Data: 2019(e)ko otsailaren 13(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza:

Salneurria: 6 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

Tedeschi-Trucks, Hard Working Americans…), bandaren berezko soinua lantzen jarraitzen dute Hegoaldean errotuta dago Robby Peoples rockeko maisua. Harmonika eta gitarra Mississippiko Oxfordeko country blueseko moldean jotzen ikasi zuen. «Whiskey Folk» goitizena jaso du Peoplesen musikak. Ezaugarri nagusi gisa, aipa daiteke artistak agertokian egoteko duen modu bitxia, eta haren lixa-ahots latza (Tom Waitsen eta Joe Cockerren arteko maitasunaren seme gisa deskribatu izan dute batzuek). Shady Deal eta The Congressekin AEBetako kostalde batetik bestera ibili eta gero, Denverren aurkitu du Peoplesek aterpe: hango zaleak rockeatzen ditu.

The Congress, bestalde, Denverren (Colorado) sortu zen, eta, aurrera egin ahala, bideak Richmond (Virginia) jaioterrira eraman zituen bueltan. Ibilbide bihurria izan dute. Maila altuko bandekin birak egiteaz gain (Lake Street Dive, —rock ‘n rolla, eskola zaharreko arima, country klasikoa eta psikodelia sutsuaren arteko konbinazio dinamikoa da haien musika.

Kontzertua eszenatokian izango da. Gehienez 100 pertsona.

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/robby-peoples-with-the-congress-musika-gertu/ por email