"TARTALO" LOGELA MULTIMEDIA

TARTALO LOGELA MULTIMEDIA

Data: 2021(e)ko urtarrilaren 24(a)

Ordua: 12:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 6 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

Joxemiel pertsonaiak, zuzenean kontatuko digu bere txoko magikotik, Tartalo gentilaren kondaira fantastiko hau. Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Herrian beldurra diote, gizakiak panpin bihurtzen omen dituelako. Egun batean, Matilde artzai ausartak, gazta ardien truke lortzeaz nekatuta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da. Gauza harrigarriak gertatzen diren koba batera iritsiko da. Bertan Tartalo gentila bizi da. Matildek benetako Tartaloren izaera onbera ezagutuko du. Izan ere, Tartalo ez da mounstro bat, Tartalo ezberdina da.

Egilea: Logela Multimedia. Zuzendaria: Imanol Garaizabal. Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña. Antzezleak: Gaizka Chamizo Eneritz Garcia Ander Garaizabal. 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 45 min.

Informazio gehiago hemen 

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/tartalo-logela-multimedia/ por email