"Uneak eta ikuskerak". Argazkiak. Rubén Gómez Arroyo

Uneak eta ikuskerak. Argazkiak. Rubén Gómez Arroyo

Data: 2019(e)ko otsailaren 19(a)

Noiz arte: : 2019(e)ko martxoaren 1(a) ( Ikusi egitaraua)

Ordua:

Hizkuntza:

Salneurria: Doakoa

Ikuskizun mota: Erakusketa

Publikoa: Denontzat

Bere barneari eragiten dioten lekuren bila dabilen ibiltari bat bezala definitzen du bere burua getxotarra gazte hau, naturarako eta inguratzen gaituzten detaile guztien zale sutsua. Detaile hauek agerian geratzen dira bere paisaietan eta bere argazki makroetan, non argiak itzalek eta koloreek ohi ez bezalako kontrasteak sortzen dituzten “UNEAK ETA IKUSKERAK” erakusketa osatuz. Leku  bitxietara eramango du ikuslea erakusketa honek, eta beste mundu batetik aterata diruditen izakiak ere erakutsiko dizkio.
DZOOM web espezializatua babesturiko Rincones de España 2018 argazki lehiaketako irabasletako bat da. Horrez gain, finalista ere izan da naturan oinarritzen den “II Concurso Fotográfico Villa de Noja 2018”_an, epaimahia National Geogaphic-eko izen handiko kideek osatua dagoelarik.
Ezbairik gabe, inor hotz utzi ez eta etorkizun oparoa izango duen gaztea dugu.
Gera zaitez bere izenarekin, zeresana emango baitu!

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/uneak-eta-ikuskerak-argazkiak-ruben-gomez-arroyo-11/ por email