"Zaldi urdina" · Artedrama & Dejabu Panpin Laborategia & Axut!

Zaldi urdina · Artedrama & Dejabu Panpin Laborategia & Axut!

Data: 2020(e)ko otsailaren 7(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 10 € (Socialen Lagunak: 5 €)

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Denontzat

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea
da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera
kontaketa bat da.

Egilea: Igor Elortza, Unai Iturriaga. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Antzezleak: Ander Lipues, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide. Argazkia: Ainhoa Resano.
90 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/zaldi-urdina-artedrama-dejabu-panpin-laborategia-axut-3/ por email