Data: 2023(e)ko urriaren 6(a)
Ordua: 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Salneurria: 20 €
Ikuskizun mota: Antzerkia
Publikoa: Denontzat
2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den –edo agian ez hainbeste– gizarte baten isla da.
Egilea eta zuzendaritza: Maria Goiricelaya. Antzezleak: Gema Matarranz, Marta Megías, Ales Furundarena.
Informazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen