Data: 2023(e)ko urtarrilaren 27(a)
Ordua: 20:00
Hizkuntza: Euskara
Salneurria: 10 € (Socialen Lagunak: 5 €)
Ikuskizun mota: Antzerkia
Publikoa: Denontzat
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Testua: Telmo Irureta, Kepa Errasti. Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Antzezleak: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia. Euskaraz. Edukiera: 60 pertsona
Informazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen