Udaberri Basauri: EÑAUT ELORRIETA: "IRTEERA ARGIAK"

Udaberri Basauri: EÑAUT ELORRIETA: IRTEERA ARGIAK

Data: 2021(e)ko maiatzaren 22(a)

Ordua: 19:00

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 10 €

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

Egun, musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iristen da Eñaut Elorrieta Irteera Argiak proiektu berri honetara. 2013an urratu zuen bideari jarraituz, kantu berriekin osatutako bere azken lana aurkezten digu. Musikari lagun zahar eta berriez lagunduta dator: bateria, baxua, kitarra elektrikoa, bibolinak… Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi besteak beste. Diskoa disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

 

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/udaberri-basauri-enaut-elorrieta-irteera-argiak/ por email