Data: 2022(e)ko abenduaren 4(a)
Ordua: 19:00
Hizkuntza: Gaztelania
Salneurria: 20/17 €
Ikuskizun mota: Antzerkia
Publikoa: Denontzat
Ohar garrantzitsua: Pandemiak eragindako murrizketengatik, bertan behera utzi behar izan genuen “Una noche sin luna” ikuskizuna (2021/12/30) . Emanaldi hartako sarrerak ez dute data berri honetarako baliorik izango
UNA NOCHE SIN LUNA ikuskizunarekin, Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenetan murgilduko gara. Funtzioak proposatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologiko bat, Lorcaren bizitzaren bitartez geure errealitatea ezagutzeko modua baizik. Hala, antzezlana ikuskizun bizi, ausart eta dinamiko bilakatzen da. Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak, hitzaldiak, lanen zatiak, poemak… Horien bitartez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiari esker, Lorca bera da, lehen pertsonan, bere mundura eramaten gaituena. Ironia handiz, emozioz eta umorez blai, egileak gogora dakartza Lorkaren bizitzaren pasarterik garrantzitsuenak.
Egilea: Juan Diego Botto Federico García Lorcaren testuei buruz. Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta. Antzezlea: Juan Diego Botto. Argazkia: Sergio Parra. 100 min.
Informazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen