"ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA" · GORAKADA TEATROA

ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA · GORAKADA TEATROA

Data: 2022(e)ko otsailaren 20(a)

Ordua: 12:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 6 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Egokitzapena eta dramaturgia: Jose C. Garcia y Kike Diaz de Rada. Zuzendaritza: José C. Garcia. Aktorea: Sandra Fdez Agirre. Musikaren konposizioa eta eszenako musikaria: Fran Lasuen.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

 

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/zuhaitzak-landatzen-zituen-gizona-gorakada-teatroa-3/ por email