Historia del Teatro Social Antzokia

Social Antzokia 1993ko maiatzaren 29an berriro zabaldu zen arte eszeniko eta zinerako eremu moduan, Bizkaian eta Euskadin zein Estatuan erreferentzi gune bilakatuz.

Basauriko Udal Kultur Etxeak kudeatuta, urte hauetan zehar Social Antzokia berezko nortasuna eraikitzen saiatu da eskaintza zabal baten bidez (zine, antzerki, musika eta dantza), bere adierazpen eta fusio ezberdinetan.
Ibilbide berri honetan ezinbesteko eskaintza komertziala eta hau bezalako erakunde publiko batek ikerketari eman behar dion euskarria orekatzea da helburua. Publiko zabal eta heterogeneo bati zuzenduriko programazioa da emaitza. Halaber, Euskal Herrian sortutako agerpen interesgarriak kontutan hartzen ditu, Estatutik eta beste herrietatik datozenekin konbinatuz. Bere ateak berriro ireki zituenetik, Basauriko udal antzokiak beste erakundeekin batera koproduzio ezberdinetan parte hartu du, hainbat ikuskizunen estreinaldiak bere bertan hartzeaz gain.

756 ikus- entzuleko edukierarekin, aldagela zabalak eta ikuskizuenetarako instalazio teknikorik berrienak baditu. Bere eskenatik Dagoll- Dagom, Tricicle, Ainhoa Arteta edo Sara Baras bezelako artista ospetsuak pasatu dira. Garai berri honen hasieratik, profesionalen artean kezka handia sortzen duen arazo bati aurre egin nahi izan diogu, hau da, ikus-entzuleen sortzea eta trabatzea. Helburu hau lortzeko, ikus-entzuleekiko harremana sendotu egin dugu Amigos del Social klubaren bidez. Antzoki inguruan mugitzen den sare honek, 300 bazkide baino gehiago baditu.