"GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA" · TEATRO PARAISO

GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA · TEATRO PARAISO

Data: 2020(e)ko abenduaren 13(a)

Ordua: 12:30

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 6 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

“Gizon zoriontsuaren alkandora” lanak Tolstoiren kontakizuneko pasaiak eta irudiak birsortzen ditu, irudizko eta poesiazko dramaturgia bat garatuz. Asmoa ez da dekoratuak marraztea edo paisaiak erakustea, ikusleek beren imaginarioan oinarrituta osatu beharko dituen espazioak iradokitzea baizik. Horretarako, bi baliabide hauek bateratzen dira: erabilera berriak eman zaizkien eguneroko bizitzako objektuak, eta modurik modernoenean editatu, tratatu eta erreproduzitutako irudien proiekzioak. Soka batetik eskegitako oihalak eta maletak dira espazioak sortzeko eta animazioak zein gainerako irudizko efektuak proiektatzeko baliatzen dituzten osagai nagusiak. Hori guztia ikusleak etengabe aho zabalik edukitzeko.

Egilea: León Tolstoi. Dramaturgia eta zuzendaritza: Ramón Molins. Antzezleak: Ainara Unanue, Aitor de Kintana. Argazkia: Pilar G. Barco.  50 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/gizon-zoriontsuaren-alkandora-teatro-paraiso/ por email