"inTarsi" · Circo "eia"

inTarsi · Circo eia

Data: 2018(e)ko abenduaren 28(a)

Ordua: 18:00

Hizkuntza: Gaztelania

Salneurria: 12 €

Ikuskizun mota: Zirkoa

Publikoa: Denontzat

“Circo Eia” izena duen Kataluniako zirku taldearen bigarren sorkuntza da “inTarsi”. Konpainiaren lehenengo lana, “Capas” izenekoa, Europako 12 herrialdetan aurkeztu zen eta arrakasta handia izan zuen guztietan ere. Horri esker, zirkuaren munduko pertsonen eta publiko orokorraren ezagutza eta onarpena jaso ditu taldeak. 2011 urtean, «zirkuaren berrikuntzan eta ikerketan egindako ekarpenengatik” Bartzelona Hiria Saria jaso zuen. Norbaitekin topo egitearen handitasunari eta sentimenduen aldaketari buruzko gogoeta da “inTarsi”: bakoitza bere gisara bakarrik dago, baina, ororen buru, inguruan ditugunengandik guztiz ezberdinak ez garela ohar gaitezke… Hausnartzeko
eta bizitzeko ikuskizuna da.

Egilea eta zuzendaritza: Circo Eia. .
Koreografia: Michelle Man.
Antzezleak: Armando Rabanera Muro, Fabio Nicolini, Fabrizio Giannini, Manel Rosés Morte.
60 min.

Informazio gehiago hemen

Erosi sarrerak hemen

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/intarsi-circo-eia-3/ por email