Musikala: "Pinocho. Un musical para soñar"

Musikala: Pinocho. Un musical para soñar

Data: 2016(e)ko abenduaren 18(a)

Ordua: 12:30/17:30

Hizkuntza: Gaztelania

Salneurria: 10 €

Ikuskizun mota: Antzerkia

Publikoa: Umeentzat

   Musika berezia eta koreografia zoragarriak, txikienei ipuinaren magia helarazteko. Horrekin batera, aktore espezializatu eta trebatuak, gurasoek ere kalitatezko ikuskizunaz gozatu dezaten. Pinocho, un musical para soñar sortu dutenek uste dute ipuinera egindako hurbilketa honek nabarmen handitzen duela balizko ikusle izan daitezkeenen adin-taldea. Hain zuzen ere, Valentzian berriki egindako estreinaldian, haurrak zituzten familiez gain, musikala haurrik gabe ikustera zetozen
helduak ere egon ziren.

Egilea: Joseph Mollà (Carlo Collodiren klasikoan oinarritutako bertsio musikala)
Zuzendaritza: José Tomás Chafer, Víctor Lucas
Antzezleak: Fabio Arrante, Ángel Crespo, María Muñoz, Fran de la Torre, María Zamora 
65 min. Gomendatua: 5 urtetik gorako haurrak

Erosi sarrerak hemen

 

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/musikala-pinocho-un-musical-para-sonar/ por email