Legezko Oharra

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK ERABILTZEKO BALDINTZA

OROKORRAK, ETA DATU HORIEK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, arretaz irakurri erabiltzeko baldintza hauek, webgune hau erabili baino

lehen. Webgune hau erabiltzen duenak onartu egiten ditu, inplizituki, erabiltzeko

baldintzak. Baldintzekin ados ez bazaude, edo zalantzaren bat badaukazu, arren, ez

erregistratu, eta ez erabili webgune hau.

DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

www.basauri.net webgunearen helburu nagusia da gure udalerriko herritarrei

informazioa ematea.

BASAURIKO UDALAK bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babesteari buruzko

legezko betebehar guztiak, bereziki hauek direla-eta:

a) Izaera pertsonaleko datuak dauzkaten fitxategi edo tratamenduak egotea.

b) Datuak biltzearen helburua.

c) Informazioaren hartzaileak.

d) Egiten ditugun galderak aukerazkoak ala nahitaezkoak izatea.

e) Datuak biltzearen edo datuak emateari uko egitearen ondorioak.

f) Datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubideak erabiltzeko

aukera.

g) Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea edo, hala badagokio,

bere ordezkariarenak.

BASAURIKO UDALAREN asmoa da erabiltzaileak informazio egokia izan dezala, bere

datuak eskatzen den moduan emango dituen ala ez beren-beregi, askatasunez eta bere

kabuz erabaki ahal izateko. Zentzu horretan, erabiltzaileari jakinarazten diogu bere

datuak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, eta fitxategi horren arduraduna

BASAURIKO UDALA izango dela.

Kasuan-kasuan kontrakoa adierazi ezean, formularioetan biltzen ditugun datuak

beharrezkoak eta nahitaezkoak izango dira webgunean ezarritako zerbitzuak eskuratu

eta emateko. Erabiltzaileak datu zehatz, benetako eta osoekin bete behar ditu

inprimakiak, eta bere gain hartuko du datu akastunek, faltsuek, zehaztugabeek edo

eguneratu gabeek sor ditzaketen kalte eta galerengatiko erantzukizuna.

BASAURIKO UDALAK, bestalde,konpromisoa hartu du datu pertsonalen babeserako

indarreko legedian eskatutako segurtasun-mailak erabiltzeko. Udalak, horretarako,

beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak instalatuko ditu, datuak galtzea,

datuak behar ez den bezala erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe erabiltzea eta

gainontzeko arriskuak saihesteko. Era berean, BASAURIKO UDALAK sekretupean

gorde beharko ditu indarreko legerian ezarritako fitxategi automatizatuetan bildutako

datuak.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak, uneoro baliatu ahal izango du

datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubidea, Datu Pertsonalak

Babesteari buruzko Lege Organikoan eta xede horrekin aplika daitezkeen gainerako

araudietan ezarrita dagoenaren arabera. Horretarako, idatzia bidali beharko du,

ondoko helbide elektroniko honetara: oiac@basauri.net.

Gure kezka nagusia da modu seguruan biltegiratzea erabiltzailea modu pertsonalean

identifikatzen duten datuak. Izan ere, arreta handia jartzen dugu datuok

erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzean.

Erabiltzaileen datuak, euren lana egiteko datu horiek behar dituzten langileek bakarrik

erabil ditzakete. Datuak babesteko edo datuen segurtasunerako gure politikak hausten

dituen langile orori diziplinazko ekintzak aplikatuko zaizkio.

Azkenik, gomendio bat: erabiltzailea bere ordenagailua erabiltzen ari ez bada, gogoan

izan dezala saioa ixtea www.basauri.net webgunetik irten baino lehen, baita

nabigatzailea ixtea ere, nabigatzen amaitzen duenean. Modu horretan, ordenagailua

beste batzuek erabili ahal duten kasuetan, ordenagailu hori beste norbaitekin

konpartitzen bada edo lokal publiko bateko (liburutegia, «internet kafea») ordenagailua

bada ere, inork ere ezin izango ditu erabiltzailearen datu pertsonalak edo

korrespondentzia eskuratu.

BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Webgune hau erabiltzen duenak agiri hau arretaz irakurri duela, eta bertako aholkuak

ulertu eta bete egin dituela joko dugu. Datuak babesteko politika honekin edo bertan

ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili gure webgunea.

Eskubidea izango dugu erabilerarako baldintza hau aldatzeko, hala egitea beharrezkoa

dela jotzen dugunean. Aldaketa horiek egin, eta erabiltzaileak BASAURIKO

UDALAREN webgune hau eta beste batzuk erabiltzen jarraitzen badu, ulertuko dugu

onartu egin dituela egindako aldaketak.