Entzumen-Irisgarritasuna

ENTZUMEN-LAGUNTZARAKO SISTEMAK

Basauriko Social Antzokiak entzumen-zailtasunak edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia hobetzeko hainbat entzumen-laguntzarako sistemak ditu. Horrela, ikuskizun guztietako soinua modu argiago eta zuzenagoan jasotzeko aukera eskaintzen du.

Besaulki-patioa: begizta magnetikoa

Besaulki-patioan begizta magnetikoko sistema finko bat dago instalatuta. Sistema hau T posizioa edo funtzio hori aktibatuta duten audifonoak edo inplante koklearrak erabiltzen dituzten pertsonentzat da.

Espazio horretan, erabiltzaileek ez dute gailu osagarririk eskatu beharrik: beren audifonoa edo inplantea dagokion posizioan jarrita, ikuskizunaren soinua zuzenean jaso ahal izango dute.

Anfiteatroak: banakako entzumen-laguntza

Anfiteatroetan honako banakako gailuak daude erabilgarri:

Banakako begizta magnetikoa
T posizioa duten audifonoak edo entzumen-protesiak erabiltzen dituzten pertsonentzat.

Entzungailuak
T posiziorik gabeko audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat, entzumen-galera dutenentzat edo, besterik gabe, ikuskizunaren soinua indartu eta argiago entzun nahi dutenentzat.

Nola eskatu?

Gailuak doan emango dira, eskuragarritasunaren arabera. Horretarako, aretora sartzean, eskatu besterik ez zaio egin behar aretoko langileei.

Zure entzumen-beharretara egokitutako esperientzia, ikuskizunaz bete-betean gozatzeko.