Data: 2015(e)ko azaroaren 1(a)
Ordua: 12:30
Hizkuntza: Euskara
Salneurria: 4 €
Ikuskizun mota: Antzerkia
Publikoa: Umeentzat
Charles Perraultek idatzi zuen ipuin klasikoaren moldaketa da antzezlana, gaur eguneratutako testu, forma, irudi eta edukiekin. Azpimarratzekoa da lanak izango duen ukitu musikala; dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute
basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarri honetan. Izan ere, jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne eduki behar dira. Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Ume alaia eta jostaria da oso, baina eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta direnez, ume gajoak ez dauka norekin jolastu. Goizean goiz, amak basoaren beste aldera joateko aginduko dio Txanogorritxori, amona gaixo dagoeta. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, basoko izakiekin jolasteko aukera izango baitu amonaren etxerako bidean. Baina arriskuarekin topo egingo du baso barrenean; otso maltzurra izango da Txanogorritxorekin jolastu nahi izango duen izakia.

FITXA ARTISTIKOA:
Antzezleak: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga,Olatz Ganboa
Egilea: Galder Pérez
Zuzendaritza: Galder Pérez
Informazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen