Data: 2026(e)ko azaroaren 29(a)
Ordua: 12:30
Hizkuntza: Euskara
Salneurria: 6 €
Ikuskizun mota: Antzerkia
Publikoa: Umeentzat
Bilintx-Moko beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen. Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, Moko deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen:
Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.
Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaritza: Alex Diaz. Antzezleak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Gontzal Royuela, Maren Basterretxea. Musika: Fran Lasuen. Bilboko Nazioarteko Txotongilo Jaialdiaren barruan.
Ikuskizunare ostean: Atoreekin topaketa - Ikuskizuna, materialak eta sorkuntza-prozesuaren aurkeztea (20 min.)
Infomazio gehiago hemen
Erosi sarrerak hemen