Dokumentala: " INSUMISAS": Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental

Dokumentala:  INSUMISAS: Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental

Data: 2026(e)ko urriaren 28(a)

Ordua: 19:00

Hizkuntza: Gaztelania

Salneurria: Doakoa (Gonbidapenak leihatilan eta socialantzokia.eus web orrian jaso)

Ikuskizun mota: Zinema

Publikoa: Adinaren arabera sailkatua

Emakumeak beti egon dira saharar herriaren erresistentziaren lehen lerroan, Marokoko Erresumak Mendebaldeko Saharan gauzatutako kolonialismoaren eta lurraldearen arpilatzearen aurkako borrokan.

Errepresioa gorabehera, 2020ko azaroan Marokoko indarren eta saharar askapen nazionaleko mugimenduaren, Fronte Polisarioaren, arteko su-etena hautsi ondoren areagotu zena, okupaziopean bizi diren hainbat ekintzaile elkartu ziren 1975etik gaur egunera arte haien aurka eta haien alaba, ama, ahizpa eta amonen aurka egindako askotariko indarkeria-ekintzak dokumentatzeko.

Ekintzaileen bizipenak gertutik eta sentiberatasunez jasotzen dituen begiradarekin, animazioek eta gutxi ezagutzen diren datu estatistikoek lagunduta, Insumisas dokumentalak prozesu historiko hori aurkezten du protagonisten ahotsen bidez. Emakume horiek hiru eginkizun betetzen dituzte aldi berean: biktimak, ikertzaileak eta nazioarteko ekintzaileak dira.

Emaitza Marokok emakumeen aurka eragindako indarkeriaren larritasuna eta hedadura agerian uzten dituen lekukotza indartsua da. Baina, batez ere, kolonialismoaren erretratua eskaintzen du genero-ikuspegitik, eta lehen planoan jartzen du ekintzaile horiek beren herriaren eskubideen alde borrokatzeko erakusten duten indar hautsiezina.

Antolatzailea: MARIENEA

Jaso zure gonbidapena HEMEN

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/dokumentala-insumisas-mujeres-en-lucha-en-el-sahara-occidental/ por email