Festa: JAILLOWEEN SOCIAL ANTZOKIAN

Festa: JAILLOWEEN SOCIAL ANTZOKIAN

Data: 2022(e)ko urriaren 31(a)

Ordua: 19:00-21:00

Hizkuntza: Euskara

Salneurria: 2 € Aurretiazko salmenta // 3 € Egunean bertan

Ikuskizun mota: Dantza

Publikoa: Gazteentzat

12-17 urte

Prest zaudete urteko jairik beldurgarrienerako? Aurtengoa JAILLOWEEN festa ospetsuaren bostgarren edizioa izango da. Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA, gurekin Halloween gaua ospatzera. Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu; izan ere, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango ditugu.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik . Sarrerak 2€-ko salneurria izango du urriaren 30a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ-a ariko da giroa animatuz. Zatozte, eta ekar ezazue zuen mozorro ikaragarriena! Ez ahaztu aurtengo gaia ”Hilotzen eguna” jaia izango dela! Zuen zain izango gara!

Sarrerak salgai hemen (urriaren 3tik aurrera)

 

Envía http://socialantzokia.eus/ikuskizuna/festa-jailloween-social-antzokian/ por email